easypark parking app

Zenbat balio du?

Hitz egin dezagun. Aparkatze- eta karga-saioen kostuaz gain, zerbitzu-tarifa bat kobratzen dugu. Zerbitzuaren tarifa aldian aldiko harpidetza edo tarifa bat izan daiteke. Hautatu duzun produktu-paketearen araberakoa da, baina baita aparkaleku-pribatu eta energia-hornitzaile ere. Zerbitzu-tarifari esker, aplikazioan inbertitzen jarraitu dezakegu, eta mugikortasunaren berrikuntza teknologikoaren abangoardian egon. Horrek esan nahi du gure zerbitzuak erabili bitartean esperientzia hobeak izaten jarraituko duzula, negozio-irtenbideak lortu eta paregabeko bezero arretaz disfrutratu.

easypark parking app

Erabiltzeagaitik ordaindu edo harpidetu

Harpidetza baten kasuan, hileko harpidetza-kuota bat ordainduz, estazionamendu edota karga bakoitzean ordaintzen zenituen EasyPark zerbitzu kosteak bertan behera utziko dira. Gogoan eduki, oinarrizko aparkatze eta karga gastuak ordaindu beharko direla..

Erabileragatiko ordainketa-zerbitzua aukeratzean, aparkatze- eta karga-saio bakoitzaren kostuari dagokion zerbitzu-kuota gehigarria ordainduko duzu, bai eta zerbitzu gehigarrien kostuak ere. EasyPark aplikazioa aparkatzeagatik erabiltzen duzunean, aplikatu beharreko zerbitzu-tarifa saioa hasi baino lehen erakutsiko da, adibidez, aplikazioan gurpila biratuz azken ordua adierazten duenean. Zerbitzuaren egungo tarifa estandarra aparkatzeko edo kargatzeko saioaren kostuaren %15 (gutxienez 0.10€, 0.19€ edota 0.29€). Prezio estandarrak aldatu egin daitezke denbora, kokaleku edota operadorearen arabera. Uneko prezio estandarra web orri honetan ikus daitezke.

Lortuko duzuna

Aplikazio sariduna probatu

EasyPark-en erregistratuz gero, EasyPark aplikazioaren funtzionalitate estandar guztietarako sarbidea izango duzu. Horren barruan sartzen dira ibilgailu elektrikoen hasiera, geldialdia, hedapena, karga, autoko integrazioak, bezeroarentzako arreta, nazioarteko estaldura eta gure FIND ezaugarriarekin aparkatzeko espazioak aurkitzen laguntzea.

EasyPark zerbitzua helburu komertzialetarako erabili nahi baduzu, harpidetza-negozioen hainbat pakete eskaintzen dizkizugu, hileko harpidetza-kuota dutenak, zerbitzu-tarifa merkeagoa dutenak edo aparkaleku bakoitzeko tarifarik ez dutenak


image
image

Aparkatzeko gastuen kontrol osoa

Ez du axola pixka bat edo asko aparkatzen duzun

EasyPark-en kontu pribatu bat sortzea doakoa da. Beste zerbitzu-konpainia batzuekin bezala, zerbitzu-kuota bat kobratzen dugu gure zerbitzua erabiltzea aukeratzen duzunean. Asko aparkatzen baduzu, gure harpidetza-zerbitzua erabil dezakezu (erabilgarri badago). Orduan, oinarrizko aparkatze- edo karga-gastu errealez gain, hileko tarifa finko bat ordainduko duzu gure zerbitzuentzat, aparkatze edo karga-saio bakoitzeko tarifaren ordez.

* Kontuan izan, elektrizitatearen prezioak etengabe aldatzen direnez, kargaren kostu osoa ezin dela beti xehetasunez kalkulatu karga-saio bat hasi aurretik.

** Zerbitzua oraindik ez dago erabilgarri Espainian.