easypark image

Aparkatze-gastuak kudeatzea inoiz baino errazagoa da

Honela funtzionatzen du: administratzaile gisa, EasyPark Business autozerbitzu ataria erabil dezakezu erabiltzaileak kudeatzeko, gastuak berrikusteko, hileko fakturak lortzeko eta aparkatzeko baimenak kudeatzeko. Dena klik pare batean. Mugikorreko aplikazioarekin, zure langileek ukitu pare batekin kudea ditzakete aparkaldiak. Ezin errazago.

Ikusi bideoa

Eraginkortasun eta kontrol gehiago

EasyPark Business dela eta, aparkatze-gastuak kudeatzea eguneko lanik azkarrena eta errazena bihurtu da. Autozerbitzu atariari esker:

On offstreet

Ikusi kostu guztiak faktura bakar batean

divide cost

Zatitu gastuak zentroaren edo proiektuaren arabera

Vehicle registration

Kudeatu denbora mugak eta ibilgailuen murrizketak

Parking Histoey

Ikusi ordainketen eta aparkaldien historia

Add user

Gehitu, kendu eta kudeatu erabiltzaileak

Different MOP

Aukeratu ordaintzeko modu hobetsia

Esan agur langileen aparkatze-gastuei, eta kaixo aparkatze errazari

Zure langileek ere eguneroko bizitza errazagoa izan dezakete. EasyPark Business-i esker, denbora aurreztu dezakete eta estatuan zehat baita Europan ere aparkatu. Ez dute aparkalekuko ordainagiriez edo gastuez kezkatu beharrik izango.

Find Parking

Aurkitu aparkatzeko tokiak helmugatik gertu

Start Parking

Hasi eta amaitu aparkaldiak erraz asko

Prolong

Luzatu aparkaldiak edonondik

B2B

Banatu gastu pribatuak eta enpresakoak

EVC

Ordaindu ibilgailu elektrikoak kargatzeagatik

On offstreet

Aparkatu kale eta aparkaleku estalietan

Enpresentzako harpidetzak eta prezioak

Bai zuk baita zure lankideek ere asko aparkatzen badute edo noizean behin bakarrik aparkatzen badute, zuk bakarrik edo talde handi baten parte bazara, zure beharretara egokitutako harpidetza bat daukagu. Aukeratu Business Pro, Business Premium edo gure eskaintza pertsonalizaturen bat.

B2B

Business Pro

Lortu enpresentzako funtzionaltasun estandar guztiak. Ordaindu harpidetza-kuota txikiago bat, eta aparkatzen duzun bakoitzean, zerbitzu-sari bat. Zuk eta zure lankideek hilean bost aldiz edo aparkatzen baduzue, Business Pro gomendatzen dizuegu.

Gehiago irakurri
Premium B2B

Business Premium

Lortu enpresentzako funtzionaltasun estandar guztiak. Ordaindu hileroko harpidetza kuota, baina ez ordaindu zerbitzu-saririk aparkatze-kostuez gain. Zuk eta zure lankideek hilean bost aldiz baino gehiagotan aparkatzen baduzue, Business Premium gomendatzen dizuegu.

Gehiago irakurri
Personalised B2B

Eskaintza pertsonalizatua

Lortu enpresentzako funtzionaltasun estandarrak eta osagarriak, gehien komeni zaizunaren arabera. Konbinatu hainbat harpidetza eta aukera, zure eta zure lankideen beharretara egokitzeko. Enpresa ertain eta handientzat ezin hobea. 

Gehiago irakurri

Galderarik al duzu?

Zalantzarik baduzu edo nola hasi jakin nahi baduzu, begiratu behean maiz egiten dizkiguten galderak edo jo gure Bezeroentzako Arreta Zerbitzura! Prest gaude astelehenetik larunbatera zure galderei erantzuteko.

Autozerbitzu atariari buruz

Aplikazioari buruz

EasyPark Business harpidetzen inguruan

Harpidetzari eta ezeztapenari buruz

Fakturazioari eta ordaintzeko moduari buruz

Ezagutu itzazu gure zerbitzuak

Aldatu kontu pribatutik enpresako kontura

Aparkatzeko eremua aukeratu, eta aparkaldi bat hasi aurretik, pribatutik negozioarenera pasa zaitezke gurpilaren azpian agertzen diren aukerak zehaztuz. Kontuan izan, zure administratzaileak denbora edo auto murrizketak ezarri baditu, zure kontu pribatua erabili beharko duzula.

Has zaitez EasyPark Business erabiltzen

EasyPark Business-ekin, saioa hasi eta minututan aparkatuta!

Harremanetan jarri

Galderarik baduzu, edo eskaerarekin aurrera jarraitu nahi baldin baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan! Deitu iezaguzu (+34) 911 23 95 00 telefonora edo bete zure informazioa hemen, eta ahal bezain laster jarriko gara zurekin harremanetan. Jada enpresa-bezeroa bazara eta galderaren bat baduzu, jo gure laguntza atalera.

contact us