Eman zure negozioari
hazteko aukera
Zure langileek aparkatu behar dute, baina ez dituzu hainbat ordu eman nahi paperezko ordainagiriak edo gastuen erreklamazioak kudeatzen, ezta aparkatzen zenbat gastatzen duten asmatzen ere. Lortu zerbitzu erraz eta fidagarri bat, aparkaldien kudeaketa erraztuko duena... zuretzat eta zure langileentzat.
Aurreztu dirua, denbora eta esfortzua
EasyPark Business erabiliz, benetan egin behar duzunari arreta eman diezaiokezu. Gastuen administrazioa eta langileen aparkatzea digitalizatuz, zure lana erraztu dezakezu eta aldi berean, zure kostuen kontrol hobeagoa lortu.
Zenbat denbora aurreztu dezakezu?
Ba al zenekien urtean 156 egun galtzen direla, batez beste, 50 langile dituen negozio baten aparkatzeen kudeaketa jardueretan? Probatu gure kalkulagailua, EasyPark Business erabiliz, zenbat denbora aurreztu dezakezun ikusteko!
Zure ahalegina benetako lanera bideratu, aparkatze-gastuen txostenak bete beharrean. Zure negozioak aparkatze adimendunaz goza dezala!
EasyPark Business-ek hauek eskaintzen dizkizu:
Fakturatzeko eta ordaintzeko aukera malguak
Jaso faktura bakar bat koste-zentro bakoitzeko eta kendu pertsona bakoitzaren aparkatze-gastuak kudeatu behar izatea. Aukeratu ordaintzeko modu eroso bat.
EasyPark Business autozerbitzu ataria
Erraz banatu zure kontua kostu-zentroaren arabera, kudeatu erabiltzaileak, gehitu denbora mugak, ikusi aparkaldien edo ordainketen historia eta berrikusi fakturak.
Aparkaldiak mugikorrarekin ordaintzea
Sortu zure langileei erabiltzaile bat, lanean ari diren bitartean aparkatzeko tokiak aurkitu eta aparkaldiak hasi, amaitu edo luzatzeko. Amaitu dira paperezko ordainagiriak, gastuen txostenak edo gastuak ordaintzeko itxaron behar izatea.
Gehienezko estaldura
Aparkatu edonon, kalean, aparkalekuetan edo atzerrian. Zure lankideek EasyPark erabil dezakete Europako herrialde gehienetan.
Denbora mugak eta ibilgailuen murrizketak
Erabilera okerrak ekiditeko, mugatu erabilera orduak zure ordutegira eta utzi aparkatzen onartutako ibilgailuei soilik.
Tokiko laguntza
Kontatu al dizugu bezeroen % 88a pozik dagoela gure arreta zerbitzuarekin? Behar bagaituzu, zure hizkuntzan lagunduko dizugu.
Ibilgailu elektrikoak aparkatzea eta kargatzea
Zabaldu EasyPark-en sinpletasuna kargaguneetara, eta iritsi urrunago. Gehitu karga elektrikoen kostuak EasyPark-eko fakturari.
Bateragarritasuna
Zuk aukeratu! EasyPark zure smartphone, smartwatch edo ordenagailuan erabil dezakezu. Android eta iOSen.
Lortu aplikazio paregabea!
Administrazio errazagoa
Aparkatze-gastu guztiak faktura bakar batean jasoko dituzu. Ez dago berriro paper-pilen aurka borrokatu beharrik.
Kontrol handiagoa
Gastuak gastu-zentroaren edo fakturazio-kontuaren arabera zatitu, erabiltzaileak gehitu eta kendu edo horiei murrizketak jarri EasyPark Business autozerbitzu atariaren bidez.
Gogobetetasun handiagoa
Eman langileei erraz eta estresik gabe aparkatzeko aukera eta gutxitu gastuak eta txostenak betetzen emandako denbora.
Kostu txikiagoak
Aparkaldia amaitzeko funtzionaltasunari esker, erabilitako denbora bakarrik ordainduko duzu. Isunak jasotzeko arriskua gutxitzeko, erabili aparkaldiaren jakinarazpenak eta aparkaldia luzatzeko funtzionaltasunak.
3,700+
hiri baino gehiago, 20 herrialde baino gehiagotan
100 000+
bezero baino gehiago EasyPark Business-en
Aparkaleku eta kaleetako estaldurarik onena Europan
Harpidetzak eta prezioak
Askotan aparkatzen duzu? Noizean behin edo eskaintza pertsonalizatu bat behar duzu zure enpresarentzako? Ezagutu gure harpidetzak eta aukeratu zuri eta zure langileei gehien komeni zaizuena!
Harremanetan jarri
Galderarik baduzu, edo eskaerarekin aurrera jarraitu nahi baldin baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan! Deitu iezaguzu (+34) 911 23 95 00 telefonora edo bete zure informazioa hemen, eta ahal bezain laster jarriko gara zurekin harremanetan. Jada enpresa-bezeroa bazara eta galderaren bat baduzu, jo gure laguntza atalera.