Airport

Hegaz sartu eta irten aireportuko aparkalekuetan

Hasi zure oporrak edo negozio-bidaia irrifar batekin. Europako aireportu askotan eskuragarri gaude. EasyPark-ek ibilgailutik hegaldi irteeren aterainoko bidaia eroso-eroso egiteko aukera ematen dizu. Iristen zarenean estazionamendua eskuz nahiz Automatic CameraPark-ekin hasten baduzu, edota aurretik aparkalekua erreserbatzen baduzu, zure ondoan egongo gara arreta osoa datorkizun bidaiari eman diezaiozun.

Adolfo Suárez Madrid- Barajas, estatura sartzeko atea.

Goza ezazu Madrileko kultura-eskaintza handiarekin

Madril - Barajas munduko zazpigarren aireportua da bidaiari kopuruari dagokionez, eta zu horietako bat zara. Madril ez da estauko hiriburua bakarrik, penintsulako musikalik, museorik eta gastronomiarik onenetarikoak ere han aurkituko dituzu. 949,000 metro karratu baino gehiago eta bi arkitektura-sari dituen aireportua da, ez galdu terminaletatik eta aparkatu Easyparkekin bertara iritsi bezain laster. Madrildik zerura!


easypark parking app
image

Hasi Bartzelona esploratzen Josep Tarradellas Bartzelona-El Pratetik!

Bartzelona, hiri kosmopolitena, galdu nahi ez duzuna

Zure hegazkinak Europako hiri kosmopolitenetako batean lur hartu du. Hondartza, mendia, kontzertuak, gastronomia... Bartzelonak asko du eskaintzeko, eta bertako aireportua da estatuko trafiko gehien duen bigarrenaireportua, ez galdu denbora aparkaleku bila. Easypark-ekin, ahaztu Bartzelonako kaleetan kotxez bueltak ematen egoteaz. Erreserbatu aparkalekua aldez aurretik, eta hiriaz gozatu!

Costa del Sol zain duzu

Gozatu udaz kezkarik gabe

Hondartza onenak eta andaluziako gastronomia ezagutzeko abiapuntua duzu Malaga. Malagako aireportuan luxuzko erosketak egin ahal izango dituzu. Alcassabako gune zaharra, Picasso museoa edo Costa del Soleko hondartza zoragarriak ikusi nahi badituzu, EasyParkekin ez duzu kezkatzeko denborarik izango. Gu arduratuko gara zure aparkalekuaz, zuk eguzkitarako krema jarri eta disfrutatu!.



car park
easypark airport fly

Ezagutu Mediterraneoa Valentziako Nazioarteko Aireportuan

Kultura eta gastronomia hiri berean!

Eguzkia Malvarrosako hondartzan hartu, bisitatu Arteen eta Zientzien Hiria, probatu paella on bat, edo gozatu Failetaz...bertako ekitaldirik jendetsuena, 2 milioi bisitari baino gehiago jasotzen dituena. Aparkatzean arazorik nahi ez baldin baduzu, Easypark begiratu eta planifikatu dena aldez aurretik.

easypark parking app

Has zaitez gaur bertan

Izan zaitez autoak aparkatzeko eta kargatzeko modu errazagoa aurkitu duten milioika gidarietako bat. 

  • 5 izarreko 450 000 balorazio baino gehiago

  • 4,7ko batez besteko baloratzea App Store-n

  • % 88ko asebetetzea bezeroentzako arreta zerbitzuarekin