• lagundu
  • otros
  • Pribatutasun eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra

Pribatutasun eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra

Zer da DBEOa? Nire datuak babesturik daude?

Orrialde honetan, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrari buruzko (2016/679) (DBEO) informazioa bildu dugu baita EasyPark-ek zure datuak nola erabiltzen dituen ere.

DBEOa Europar Batasun osoan datu pertsonalak tratatzen dituzten arauak baterazten dituen erregelamendua da. Datu pertsonalak erabiltzen dituzten enpresek eta erakundeek bete beharreko baldintzak zehazten ditu DBEOk, eta pertsonen eskubideak ezartzen ditu.

Datu pertsonalak pertsona fisikoa zuzenean edo zeharka identifikatzeko erabil daitezkeen edozein informazio dira. Adibidez: izenak, argazkiak, telefono-zenbakiak, helbide elektronikoak, autoen matrikula-zenbakia eta GPS koordenatuak.

EasyPark-ek datu pertsonalak nola erabiltzen dituen jakiteko, gure pribatutasun-politika kontsulta dezakezu.

Datuen Babeseko departamentuaren kontaktua

Zure pribatutasunarekin edo datuen babesarekin zalantzarik baduzu, gurekin helbide elektroniko honetan harremanetan jarri zaitez: dpo@easypark.net

Kontua itxi

Kontua itxi nahi baldin baduzu, mezu elektroniko bat bidal iezaguzu ondorengo datuekin:

  • Zure telefono zenbakia eta kontuari loturiko datuak.

  • Aplikazioa erabiltzeari uzteko arrazoiak.


Kontua itxi dizugula eta horri loturiko datuak ezabatu direla baieztatzeko zurekin harremanetan jarriko gara.

Badakigu kontua bertan behera uzteko, email bat bidaltzea ez dela erosoena baina era honetan bezero batzuek gurekiko zorrak edukitzea saihesten dugu.

Aldiz, denbora batean aplikazioa ez duzula erabiliko baldin badakizu, duzun beste aukera bat, ordainketa-metodoa ezabatzea da. Emaila bidali eta egindakoan erantzungo dizugu.

Gure helbide elektronikoa atencion.cliente@easypark.net da.