- lagundu
- ordainketak prezioak eta promozioak
- Ordainketa-metodoak
EasyPark-en kreditu- edo zordunketa-txartelekin (VISA, MasterCard) edota Google/Apple Pay -rekin ordaindu dezakezu.
Ordainketa-metodoa eguneratzeko, aplikazioa eta webgunea erabil ditzakezu:
Aplikazioan: “Gehiago” - “Ordainketak eta isunak” - “Pribatua” edo “Enpresa” gainean klik egin - “Ordainketa-metodoa aldatu”.
Web-etik: Hasi saioa EasyPark-en, sartu zure telefono-zenbakia eta pasahitza - “Profila” - eskuineko lauki grisean “Editatu ordainketa-xehetasunak” agertuko da.
Kontu pribatuetan, ordaintzeko metodo bat lehenetsi dezakezu, baita nahi duzunean aldatu ere.
Enpresa-kontu bat irekitzen baduzu, zure kontu pribatua honetara loturik eduki dezakezu, kontu dual bat sortuz.
Ordainketa-metodoa ezin da aplikazioaren bidez ezabatu, baina bezero-arretarekin mezu elektronikoz edo dei batez, ezabatu egingo dizugu. Hori, estazionamenduaren ordainketak burutu aurretik, erabiltzaileek ordainketa-metodoa ez ezabatzearren egiten da.
Ordainketa-metodoaren datuak enkriptatu egiten dira eta ezin dira ikusi ez aplikaziotik ezta gure sistema abrruan.